arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Datuen pribatutasuna


Pribatutasuneko eta datu pertsonalen babeserako politika (DBLO)

PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.k (aurrerantzean, «PROFIM») bermatzen du oso-osorik beteko dela Datu Pertsonalen Babeserako araudia, eta hala, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, bezeroa/erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da eta baimen espresua ematen du bere datu pertsonalak, hark Web-orri honetan nabigatzearen ondorioz PROFIMek eskuratu ditzakeenak barne, PROFIMen dauden fitxategi automatizatuetan sartzeko eta haien tratamendu automatizatua egiteko, helburu hauetarako: kontratuzko harremana mantendu eta kudeatzea, jakinarazpen komertzialak bidaltzea, finantza- nahiz inbertsio-produktuak eta PROFIMen berezko beste zenbait merkaturatzea, zertarako-eta gure eskaintza komertzialak haren profil berezira egokitzeko, bai eta, hala badagokio, balorazio-ereduak egiteko ere, betiere bermatuz zer irizpide eta programa erabili diren ezagutzeko eskubidea. PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.ren zerbitzu komertzialak eta teknikoak izango dira datuon hartzaile, eta posta arruntez, elektronikoz nahiz komunikazio elektronikoko bitarteko baliokide baten bidez egin ahal izango dira aipatutako ekintza komertzialak.

Hau da fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna: PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. Helbidea: C/ Barbara de Braganza 6, 3-Izqda, 28014 – Madrid. Behar izanez gero, Bezeroak/erabiltzaileak hara jo dezake idatziz.

PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.ren pribatutasun-politikak, nolanahi ere, sartu, zuzendu, ezeztatu, aurka egin eta, hala badagokio, aurkaratzeko eskubideak baliatzeko aukera ziurtatzen dizu, indarrean den legedian ezarritako baldintzetan, ezertan galarazi gabe PROFIMek kontratua edo dena delako eragiketa ezeztatzeko eskubidea duela, baldin eta datuok ezinbestekoak badira horiek ongi burutzeko. Horretarako, PROFIMek erabilgarri jartzen dituen komunikazio-kanaletatik edozein balia dezakezu: zuzenean gure bulego nagusietara joanez (C/ Barbara de Braganza, Nº 6, Madrid); horretarako gaitu den helbide elektronikoa erabiliz (profim@profim.es), edo, oro har, komunikatzeko erabili ohi duzun bitartekoaren bidez, baldin eta bidali eta hartu izana frogatzeko biderik ematen badu. Datuen titularrak idatzi eta sinatutako eskabidearekin batera, indarrean den haren nortasun-agiriaren kopia bidali beharko da.

Bezeroak/erabiltzaileak onartzen du haren datuak PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.ren beste erakunde kolaboratzaile batzuei laga dakizkiekeela, legezko ohar honetan adierazitako helburuetarako soilik. Halaber, Berezoak/erabiltzaileak onartzen du PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.k edo haren kolaboratzaileek informazioa bidal diezaioketeela merkaturatzen dituzten produktu edo zerbitzuei buruz. Bezeroak bere datuak paragrafo honetan ezarritako moduan tratatu edo lagatzeari buruz adierazitako oniritzia balio gabe utz daiteke betiere, atzeraeraginik gabe, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Erabiltzaileak baliorik gabe utz ditzake bere datu pertsonalak erabili edo lagatzeko eman dituen baimenak, non eta ez duen zerbitzu-kontratu bat formalizatu, orduan hor adierazitako moduan jokatu behar baita.

Azkenik, jakinarazten dizugu Web honetara sartzeko eta erabiltzeko ez zaudela zure datu pertsonalak ematera behartuta, zerbitzu bat harpidetu edo kontratatzeko izan ezik, eta betiere borondatezkoa dela ildo horretan hartzen duzun erabakia. Zerbitzu edo harpidetza jakin bat eskuratzeko eskatzen zaizkizun datuak ematerari uko egiten badiozu, jakin behar duzu ezingo dituzula eskuratu edo erabili. Nolanahi ere den, kontu handiz jokatu behar duzu online zaudenean datuak ematean, hirugarren batzuek informazio hori eskuratu eta nahi ez dituzun posta elektronikoak bidal baditzakete. PROFIMek ez du alor horretan erantzukizunik hartuko bere gain.

PROFIMek zenbait inprimaki jar ditzake zure eskura, Datuen Babeserako arloan dituzun eskubideak baliatu ahal izan ditzazun.

PROFIMek Cookiei buruzko Politika bat du, eta LEGEZKO OHARRAK - LEGEZKO ZEHAZTAPENAK ETA SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK (10. puntua) atalean jasotako estekaren bidez bisita daiteke.

© PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. (2014)- Eskubide guztiak erreserbatuak.-