arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Kapital Zuritzearen Prebentzioa


Jakinarazpen orokorra

PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. (PROFIM) inbertsio-zerbitzuak ematen dituen enpresa bat da, eta hala Kapitalen Zuritzearen eta Diru Arau-hausteen Prebentziorako Batzordearen Zerbitzu Exekutiboaren (SEPBLAC) nola Balore Merkatuaren Batzorde Nazioanalaren (CNMV) gainbegiradapean dihardu, kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko aplikatzen diren arauak betetzeko konpromisoz.

Kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko Legeak (apirilaren 28ko 10/2010 Legea) eta haren Erregelamenduak (maiatzaren 5eko 304/2014 Errege Dekretua) behartutako subjektu gisa, PROFIMek berariaz bete beharreko programa bat du kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzearen arloari dagokionez. Politika eta barne-prozedura jakin batzuk aplikatzean datza, funtsean, eta printzipio hauek nabarmendu daitezke:

  • PROFIMek ez dio zerbitzu emango ezein pertsona edo erakunderi, kapitalak zuritzearekin edo terrorismoaren finantzaketarekin harremana izan dezakeela susmatzen bada.
  • PROFIMek Barne Kontrol eta Komunikaziorako Organo (OCIC) espezifikoa du kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko; bat dator PROFIMen tamainarekin eta negozio-ereduarekin, eta kapitalak zuritzearekin edo terrorismoa finantzatzearekin lotutako eragiketak hautematea du ardatz.
  • PROFIMek bezeroak onartzeko politika bat du, eta negozio-harremana ezarri aurretik bezeroa eta benetako titularra egiaztatu eta identifikatzeko prozeduren aplikazioan oinarritzen da.
  • PROFIMek arrisku-mailaren araberako programa bat du bezeroekiko negozio-harremana gainbegiratzeko eta hari jarraipena egiteko.
  • Erakundeak urteroko prestakuntza programa bat ezarrita du bere langileentzat.
  • PROFIMek Barne Auditoretzako Unitatearen gainbegiradapean jartzen ditu bere politika eta barne-prozedurak, baita, urtero, SEPBLAC Batzordearen Zerbitzu Exekutiboaren artxiboetan eta erregistroetan jasotako Kanpo Aditu baten ikuskaritzapean ere.
  • PROFIMek 10 urtez gordetzen du bere bezeroen dokumentazio guztia, eta denbora horretan SEPBLACen eskura jarriko du.
  • PROFIMek SEPBLACi eta eskudundutako agintariei jakinaraziko die eragiketaren batek kapitalak zuritzearekin edo terrorismoa finantzatzearekin lotura duen zantzurik bada.


Hona hemen erakundearen bezeroei eta bezero potentzialei bitarteko honen bidez jakinarazten zaizkien alderdi adierazgarrienak, arestian aipatutako araudia betetzeko konpromiso zintzoaren erakusgarri.