arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

MIFID

"Mifid" tituluaren pean araubide juridiko bati egiten diogu erreferentzia, zeinak merkatu finantzarioetan jarduten duten pertsona guztiei eragiten dien (fisiko eta juridikoak) eta babes handiagoa ematen dien, inbertsio-zerbitzuetako enpresa orok bere bezeroen alde bete behar dituen portaera-arau sorta baten bitartez.

PROFIM Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. inbertsio-zerbitzuetako enpresa da eta araudi horretara lotuta dago bere enpresa-jardueran aritzeagatik (inbertsio-gaietako aholkularitza).

Legeri espezifiko horren eraginez, inbertsio-zerbitzuetako enpresa orok bere bezeroak aurretik sailkatu behar ditu hurrengo kategorietako batean: Txikizkari profesionala edo kontrako alderdi hautagarria; horrela sailkatzen dira bakoitzari hobeto egokitzen zaizkien neurriak eta babes-mailak esleitzeko. Noiznahi, bezeroak eskatu ahal izango dio PROFIMi emandako sailkapenaren aldaketa, aurretik Mifidek agindutako baldintzak betez.

Bezeroen ezagutza da, inbertsio-zerbitzua horien beharretara egokitzeko Mifidek aurreikusten duen oinarrizko aldeetako bat. Ezagutza horren oinarria da bezeroak tresna/produktu finantzarioen inbertsioei buruz duen esperientzia eta jakintza maila ezagutzea.

Esandako ezagutza hori lortzeko, PROFIMek formulario espezifikoa du, "Egokitasun testa" deiturikoa eta bezeroak osatu egin beharko du.

Bezero zein potentzial orok Egokitasun testa osatu behar dute PROFIMek eskaintzen dituen aholkularitza zerbitzuetako edozein kontratatu aurretik. Lortutako informazioa aurreikusitako helbururako erabiliko da soilik.

  • Informazioa jasotzeko zure eskubideak
  • Esteka horretan zure eskura jarriko dugu Mifidek zehazten duen kontratu aurreko, kontratuko eta kontratu osteko informazioaren laburpena. Modu horretan, PROFIMek kontratatzen dituzun zerbitzuen oinarrizko alderdien inguruko informazio osagarria eta xehatua emango dizu, eta paperean jasotzeko aukera izango duzu gure bulegoetan.

    Bezeroen sailkapena:

    Arestian adierazi dugun moduan, Mifidek hiru bezero kategoria ezartzen ditu merkatu finantzarioan duten ezagutza eta esperientzia mailaren arabera, eta kontuan hartzen du baita ere finantza-tresnetan egindako inbertsio orok dituen arriskuak ulertu eta onartzeko gaitasuna.

    Horrela, hurrengoaz ari gara:

    • Bezero txikizkaria: Oro har, partikular guztiak dira, ETEak barne. Bezero horiek gehienezko babes-maila jasotzen dute, egokitasun testa harpidetzearen derrigortasunagatik eta jasotzen duten eta bere eskura duten legezko eta kontratuzko dokumentazioaren irismen eta edukiagatik.
    • Bezero profesionala: Funtsean enpresa handiak eta inbertsio instituzionalak. Bezero horiek inbertsioetan ezagutza eta esperientzia maila onena dutelako premisa kontuan hartuz, babes-maila baxuagoa ematen zaie, gai direlako finantza-tresnetan egindako inbertsioaren arriskuak erabaki eta onartzeko.
    • Kontrako alderdi hautagarriko bezeroa: Hemen sartzen dira bankuak, inbertsio-funtsak, beste ESISak. Babes-maila zerbitzua ematen duen inbertsio-zerbitzuetako enpresaren antzekoa da, funtsezko portaera-arau sorta baten betetzearen oinarria izanik, baina bezeroen beste bi kategorien babes-neurrien irismen eta edukirik izan gabe.

    Hala nahi izanez gero, PROFIMek informazio gehiago eskain diezazuke bere bezeroen sailkapen-politikaren inguruan; bertan daude sailkapen hori egin eta bezeroei jakinarazteko jarraitutako Mifid arauak eta irizpide objektiboak.

    Bezero orok jasotako sailkapena aldatzea eskatzeko eskubidea duela informatzen dizugu; modu horretan, bezero txikizkari batek profesionalerako aldaketa eska dezake, azken horrek bezero txikizkarira eta aurkako alderdi hautagarriko bezerora, eta azken horrek txikizkari edo profesionalera. Horretarako, nahikoa da PROFIMera zuzentzea edozein bide sinesgarri erabiliz doan edozein sukurtsaletan lor dezakezun formularioaren bitartez edo mezu elektroniko bidez zure eskaeraren bitartez. Dena den, eskatutako aldaketaren onarpena bezeroak Mifidek zehaztutako baldintza legalak betetzearen araberakoa izango da.

    Bezeroekin komunikazioa:

    PROFIMek kanal eta metodo desberdinak ezartzen ditu bere bezeroekin komunikatzeko: Aurretiko bilera bat hitzartu ahal izango duzu telefono bidez (91.521.11.25, edo profim@profim.es helbidean edo gure Madrilgo egoitza nagusira postaz idatziz, Barbara de Braganza kalea 6 (P.K. 28014).

  • Interes-gatazken aurreikuspen eta kudeaketa politika
  • Interes-gatazka erreal edo potentzialak hauteman eta kudeatzeko eta egoera horiek gerta ez daitezen edo hori posible ez bada, Mifiden araudian zehaztutakoaren arabera horien kudeaketa egokia egiteko, PROFIMek neurriak ditu horien prebentzio eta kudeaketa egokirako. Kontsultatu gure interes-gatazken aurreikuspen eta kudeaketa politika beherago duzun estekan.

    Hautemandako gatazka potentzialeko egoera bakoitzaren izaera eta garrantziaren arabera jasotzen diren neurrien artean, hurrengoak nabarmen daitezke:

    • Zenbait jarrera debekatzen dituzten jarduteko arau orokor eta espezifikoak (esaterako, beste batzuen eragiketak bezero batzuei ezagutzera ematea) edo horrelako egoeren soluziorako irizpideak ematea (adibidez, bezeroaren interesen lehentasunaren printzipio orokorra).
    • Edozein langilek beste langile edo sail batek emandako zerbitzu edo egindako inbertsio-jardueren gainean egokia ez den eragina izatea galarazi edo mugatzera bideratutako neurriak.
    • Langile batek inbertsioko edo osagarriak diren zerbitzu edo jarduera anitzetan aldibereko edo ondoz-ondoko parte-hartzea galaraztera edo kontrolatzera bideratutako neurriak, parte-hartze horrek bezeroen interesak kalte ditzakenean.
    • Prozedura eta neurriak, kasu zehatzetara egokituak, interes-gatazka eman dadin arrisku nabarmena izan dezaketen ea jarduerak egiten dituzten pertsona edo sailen artean informazioa trukatzea galaraztera edo kontrolatzera bideratuak, bezeroen interesak kalte ez daitezen.
    • Neurri espezifikoak inbertsioen txostenen lanketan parte hartzen duten langileentzat, horien autonomia eta objektibitatea bermatzera bideratutzen direnak.

    Interes-gatazkak sor ditzaketen egoera anitzak direla eta, PROFIMek jarduketa espezifikoko prozedura bat definitu du jardueraren bide arruntean sortu diren eta aurreikusi ezin izan diren gatazka egoera horiek konpontzeko.

    PROFIMek eman diren edo modu jarraituan ematen ari diren interes-gatazken eguneratutako erregistroa mantenduko du aztertuak eta ondoren kudeatuak izan daitezen.

    Azkenik, PROFIMek interes-gatazka jakin bat kudeatzeko hartutako neurriak ez direnean nahikoak itxurazko ziurtasun batez bezeroaren interesei egindako kalteak aurreikusteko, PROFIMek bezeroari interes-gatazkaren izaera orokorra edo jatorria adieraziko dio, bezeroak bere aldetik ezer egin aurretik eta eman edo eskaintzen zaion zerbitzuari dagokionez iruditzen zaion erabakia har dezan.

  • Pizgarriak
  • PROFIMek bere bezeroen eskura jartzen du bere inbertsio-zerbitzua ematearekin lotutako hirugarrenen eskutik jaso edo asebetetako edozein ordainsari, komisio edo diruzkoa ez den irabaziei buruzko informazioa, betiere bere bezeroen interes hobearekin eta zintzotasunez, inpartzialtasunez eta profesionaltasunez jarduteko beharrarekin zerikusia dutenak.

    PROFIMek jakinarazi egiten du pizgarriak jasotzekotan, beti onartutako kaudimen eta ospea duten erakundeenak izango direla, zeinak bermatu egiten duten azkar eta segurtasunez kontratazioa eta baita zerbitzuaren kalitatea ere, administrazioan eta Back-Office-an. Erakunde horiek erraztu egiten dizkiete aholkularitza finantzarioko enpresako bezeroei eragiketen kontrataziorako plataformak, nahiz eta bezeroak erabakitzen duen zein erakunderen bitartez egin nahi dituen eragiketak. Operatibo horrek erraztu egiten du, besterik ezean, bezeroak jasan beharreko artekaritza baxuagoa izatea.

    PROFIMek a priori ez ditu ezagutzen zeintzuk diren bere aholkularitza lanagatik ostera-lagapen handienak edo txikienak emango dizkien produktuak.

    Azkenik, pizgarri horien izatea PROFIMeko bezeroak azkenik kontratatutako zerbitzu motaren araberakoa izango da, harpidetutako kontratuaren adostasunaren eta plataforma bakoitzarekin indarrean dauden tarifa aplikagarrien araberakoa, hain zuzen.

    Jarraian indarrean dagoen argibide-liburuxka lor dezakezu, interes-gatazken prebentzio eta kudeaketa politikari buruzkoa; bertan, pizgarrien katalogorako sarrera daukazu, horien izaera, ezaugarri, kopurua eta kalkulatzeko metodoen xehetasunekin.

    Interes-gatazken prebentzio eta kudeaketa politikari buruzko argibide-liburuxkaren deskarga.

  • Tarifak
  • Jarraian indarrean dagoen gure bezeroentzat aplikagarriak diren tarifen argibide-liburuxka lor dezakezu, zeinak gure Balore Merkatuko Batzorde Nazionalean (CNMV) argitaratuta dauden.

    Tarifen argibide-liburuxkaren deskarga.

  • Finantza-tresnetan egindako inbertsioen arriskuak
  • PROFIMek bere eskura du finantza-tresnetan egindako inbertsioen arriskuei buruzko informazio xehatua eta zabala (Produktu konplexuak eta ez konplexuak). Bezeroak jakin egin behar du aktibo finantzario motaren arabera horren amaierako errentagarritasunean eragin dezaketen arrisku anitz daudela (esaterako, mota eta prezioko arriskuak, likidezia, kaudimena, berrinbertsioa, etab...)

    Batez ere, gure aholkularitza inbertsio kolektiboko erakundeetan oinarritzen da, bereziki gure erakundeak aurretik aztertu eta aukeratu dituen inbertsio-funtsetan. Aurrekoari kalterik egin gabe, beste inbertsio-produktu batzuei buruzko gomendioak ere egin ahal izango dira, betiere horiek bezeroaren inbertsio-profilera egokitzen direnean eta gure erakundeak berarentzat egokiak direla uste duenean.

    Inbertsio-funtsak, beste inbertsio-produktu batzuen antzera, bezeroak aurretik ezagutu behar dituen arriskuak dituzte, eta horregatik gure esfortzu guztiak horiek argi eta garbi, xehetasun guztiekin azaltzera bideratzen ditugu.

    Azken hori horrela izan arren, gogoratzen dizugu, inbertsio-funtsak jaulki eta merkaturatzen dituzten erakundeak behartuta daudela inbertsio-funtsaren liburuxka ematera, partaidetzen harpidetza egin aurretik eta bertan kontratatu aurretik hurrengo informazioa aurkituko duzu: (i) IICren identifikazioa; (ii) bere inbertsio-helburuen eta inbertsio-politikaren deskribapen laburra; (iii) etekin historikoen edo egokia balitz, errentagarritasun egoeren aurkezpena; (iv) lotutako kostu eta gastuak eta (v) inbertsioaren arrisku/ordainketa profila, egokiak diren orientazio eta oharrekin, zeinak kontuan hartutako IICn egindako inbertsioei lotutako arriskuei buruzkoak diren. Bestalde, inbertsio-funtsak merkaturatzen dituzten erakundeek inbertitzaileari inbertitzailearentzako funtsezko datuen dokumentuaren kopia bat entregatzeko betebeharra dute, aurretik "sinplifikatutako liburuxka" gisa izendatutakoa, eta horrekin batera argitaratutako azken sei-hileko txostena, beti funtsa harpidetu aurretik. Funtsezkoa da dokumentu hori kontsultatzea edozein eragiketa egin aurretik, partaidetzak inbertitu (harpidetzea) zein itzultzean (saldu). DFI-ak (ingelesez KID, Key investor document) bi orrialdeko luzaera du gehienez (hiru orrialdeetara luza daitekena egituratutako funtsen kasuan) eta beharrezkoa eta garrantzitsua den informazio guztia jasotzen du inbertitzaileak funts horretan inbertitzea komeni zaion edo ez erabaki dezan. (aipatutako liburuxka eta baita DFIa bera ere, zure eskura duzu CNMVean).

    Inbertsio horien arriskuak hobeto ulertzeko, jarraian informatuko dizkizugu finantza-tresnetan egindako inbertsioek dituzten arriskuak merkatuko arrisku, likidezia eta bere konplexutasunaren ikuspegitik, mugatzailea ez den adierazpen zerrenda bat emanez:

    1. Merkatuen gorabeherak: Aurretik jakin behar duzu inbertsio-funts baten ondarearen balorea, bere inbertsio-politika edozein dela ere, merkatuen gorabeheretara lotuta dagoela, eta horrela etekin positiboak zein galerak lor daitezkela. Gorabehera horien arabera eta hurrengo puntuetan zehazten diren gainontzeko arriskuekin batera, inbertsioen hegakortasun handia eragin dezake eta horrek esan nahi du irabazi edo galera handiak eman daitezkela.

    2. Merkatu arriskua: Merkatuko arriskua izaera orokorreko arriskua da, zeina edozein aktibo motan inbertitze hutsagatik existitzen den. Aktiboen kotizazioak bereziki merkatu finantzarioen jardueraren arabera funtzionatzen du, eta baita jaulkitzaileen garapen ekonomikoaren arabera ere, izan ere, horiengan eragina dute munduko ekonomiaren egoera orokorrak eta dagozkien herrialdeen barne-egoera politiko eta ekonomikoak. Bereziki, inbertsioek hurrengoa daramate:

    • Inbertsioagatiko errenta aldakorreko merkatuko arriskua: Errenta aldakorreko aktiboen prezioan izandako aldaketetatik deribatua. Errenta aldakorreko merkatuak hegakortasun handia aurkezten du normalean eta horrek errenta aldakorreko aktiboen prezioak gorabehera nabarmenak izatea eragin dezake.
    • Interes-tasari lotutako arriskua: Interes-tasen aldaketek edo gorabeherek eragina dute errenta finkoko aktiboen prezioan. Interes-tasak igotzeak, oro har, eragin negatiboa du aktiboen prezioan; aldiz, tasak jaisteak aktiboen prezioa igoarazi egiten du. Errenta finkoko tituluen prezioaren gorabeheren sentikortasuna interes-tasen gorabeherekiko are eta handiagoa izango da zenbat eta epemuga handiagoa izan.
    • Kanbio-tasaren arriskua ("dibisaren" arriskua): Partaidetzaren erreferentziazko dibisa ez diren dibisa desberdinetan izendatutako aktiboetan egindako inbertsioaren ondorioz kanbio-tasaren gorabeheretatik deribatutako arriskua onartzen da. Badaude "dibisaren" arriskua estaltzen duten produktuak. Inbertitzaileek kontuan izan behar dute hurrengoa; nahiz eta helburua funtsaren erreferentziazko dibisan izendatutako aktibo garbien balorea estaltzea edo dagokion funtseko aktibo jakinen (ez du zertan aktibo guztiena izan behar) dibisetarako esposizioa lortzea izango den, bai estalitako klasearen erreferentziazko dibisan kanbio-arriskuaren aurrean, edo bai dibisa alternatibo batean, kanbio-arriskuaren estaldura prozesuak ezingo du eman estaldura zehatzik. Gainera, ez dago inolako bermerik estaldurak izango dituen emaitzak erabat egokiak direla esateko.
      Kanbio-arriskuaren aurrean estalitako klaseetako inbertitzaileek haien akzio-klaseetatik desberdinak diren dibisetara esposizioa izateko aukera izango dute eta baita estaldura prozesuan erabilitako tresnetara lotutako arriskuetan ere.

    3. Kontzentrazio geografiko edo sektorialeko arriskua: Inbertsioen zati garrantzitsu baten kontzentrazioa herrialde bakar batean edo herrialde kopuru mugatu batean egiteak zehaztu egiten du inbertsioaren errentagarritasunean eragin garrantzitsua duten herrialde horien baldintza ekonomiko, poltiko eta sozialak onartu egiten direla. Era berean, bere inbertsioak sektore ekonomiko batean edo sektore kopuru mugatu batean kontzentratzen dituen funtsaren errentagarritasuna estuki lotuta dago sektore horietako sozietateen errentagarritasunera. Sektore bereko konpainiek maiz oztopo, arazo eta karga arautzaile berdinei egin behar diete aurre, eta horregatik horien baloreen prezioak antzera modu bateratuagoan erantzun dezake merkatuaren baldintza horien edo beste batzuen aurrean. Ondorioz, kontzentrazioak zehazten du inbertsioak egiten diren aktiboen prezioan emandako aldaketak eragin handiagoa izango dutela partaidetzaren errentagarritasunean dibertsifikatuago legokeen zorro batean inbertsioak egingo balira baino.

    "Herrialdearen arrisku" gisa deiturikoak erreferentzia egiten die inbertsioak mantentzen diren herrialdeetako gertaera politiko, ekonomiko eta sozialei, zeinak inbertsioetan eragina duten.

    4. Kreditu-arriskua: Errenta finkoko aktiboen jaulkitzaileak printzipalaren eta interesaren ordainketari aurre egin ezin dionean agertzen den arriskua da. Kreditu-kalifikazioko agentziek kaudimen kalifikazioak esleitzen dizkie errenta finkoko zenbait jaulkitzaile/jaulkipeni bere kreditu-arrisku probablea adierazteko. Orokorrean, errenta finkoko balore baten prezioa jaitsi egingo da ez badu betetzen printzipala edo interesa ordaintzeko betebeharra, kalifikazio agentziek jaulkitzailearen edo jaulkipenaren kreditu-kalifikazioa degradatzen badute edo beste albiste batzuek bere kreditu-arriskuaren pertzepzioan eragiten badute. Kreditu-kalifikazio handia duten jaulkitzaile eta jaulkipenek kreditu-arrisku murriztua aurkezten dute eta kreditu-kalifikazio ertaina duten jaulkitzaile eta jaulkipenek kreditu-arrisku neurritsua dute. Errenta finkoko tituluen jaulkitzaileei kreditu-kalifikazioaren eskakizun eza edo kreditu-kalifikazio baxua duten jaulkitzaile edo jaulkipenen aukeraketak kreditu-arrisku handia bereganatzea suposatzen du.

    Gainera funtsak aurkako alderdiko arriskua deiturikoa izan dezake: likidazio-balorea bermatua dagoenean edo aurkako alderdi baten esku daudenean kontratu bat edo gehiago, horrek bere ordainketa betebeharrak ez betetzeko arriskua dago. Garrantzitsua da kontuan izatea funtsak deribatutako tresnak erabiltzen dituen OTC merkatuetan ("Over The Counter").

    Horregatik, inbertsioa egin aurretik jaulkitzaileen kreditu-kalitatea jakitea garrantzitsua da espezializatutako erakundeek egindako kalifikazioaren bitartez (rating-agentziak).

    5. Likidezia-arriskua: Negatiboki eragin dezake funtsaren likidezian edota funtsak bere posizioak aldatzeko beharra duen prezio-baldintzetan.

    6. Deribatutako tresna finantzarioetan egindako inbertsioaren arriskuak: Deribatutako tresna finantzarioen erabilerak, eskura egindako inbertsioen estaldurarako egiten denean ere, eta perfektua ez den korrelaziorako aukera deribatutako kontratuen balore-mugimenduaren eta estaldura jasoko duten elementuen artean, eragin dezake ez izatea aurreikusitako arrakasta guztia.

    Deribatutako tresna finantzarioetan egindako inbertsioek arrisku osagarriak dituzte eskura egindako inbertsioak ez dituztenak duten palanka-efektua dela eta, eta horregatik bereziki sentikorrak dira azpiko prezioaren aldeketekiko eta biderkatu egin ditzakete zorroaren balorearen galerak ("azpikoaren" arriskua).

    Halaber, deribatuetan antolatutako merkatuetan kontratatu gabeko deribatutako tresna finantzarioak dituzten operatiboak arrisku osagarriak ditu, esaterako aurkako alderdiak ez betetzea, ez baitago konpentsazio-ganberarik alderdien artean jarri eta eragiketen jarduera egokia ziurtatuko duenik.

    7. Bermeen gaineko arriskuak: Inbertitzaileak jakin behar du inbertsio-funts batzuek, nahiz eta berme bat izan, kontratuzko klausula batzuk izan ditzaketela eta horiek funtsaren eraginkortasunean eragin dezaketela, eta horregatik garrantzitsua da baldintza horiek zeintzuk diren aldez aurretik inbertitzaileak jakitea. Berriz informazio-liburuxka kontsultatu, oso interesgarria baita bermeak lan egingo duen menpeko baldintzak ezagutzeko.

    Gogoratu hirugarren batek bermatu gabeko inbertsio-funtsak direla horiek, eta bermatu gabe daudela bai inbertitutako kapitala zein errentagarritasuna ere.

    8. Orokorrean tresna finantzarioetan egindako inbertsioen arriskuak: Inbertitzaileak jakin behar du errenta aldakorreko funtsetan egindako inbertsioak, orokorrean, errenta finkoan inbertitzeak baino arrisku handiagoa dakarrela; izan ere, akzioen kotizazioak hegakorragoak dira, baina horretaz gain jakin egin behar du, errenta finkoko funtsean egindako inbertsioak galerak izan ditzakeela, horren baloreak ere gorabeherak izaten dituelako, interes-tasek izaten dituzten aldaketen moduan. Kontuan hartzeko beste gai bat da funtsak araututako merkatuetan negoziatzen ez diren baloreetan inbertitzen duenean arrisku osagarria onartzen dela, jaulkitzaileen gaineko kontrol gutxiago ematen delako. Gainera, aktibo horien balioztatzea konplexuagoa da, ez baitago merkatuko prezio objektiborik.

    9. "Egilearen" arriskua: Kudeatzailearen uste osora lotuta dauden funtsak arrisku handiagoa onartzen dute estrategia okerra edota aukeratutako baloreetan huts egiteko.

    10. "Indize" arriskua: Indize baten garapena jarraitu edo erantzuten duten funtsek ezin dute desbideratu (funtsezkoan) haien "benchmarketik"; hortaz, ezin dute merkatuaren aurka joan horrek buelta ematen duenean.

    11. Kontzentrazio-arriskua: Funts baten arriskua handiagoa da aktibo gutxi batzuetan kontzentratuago dagoen heinean. Merkatuaren berezko baldintzengatik edo bestelakoengatik inbertsio bat edo gehiagok haien balorea murrizten badute, garrantzitsua izan daiteke likidazio-balorearen gaineko efektua.

    Gogoratu beti bezeroarena dela edozein jatorri edo klaseko tresna finantzarioen gaineko edozein erosketa edo salmenta erabaki hartzea, eta erabaki hori beti hartu egin beharko litzateke kontuan izanik existitzen den tresna finantzario horien informazio publikoa. Horren kasuan, produktu motaren arabera, dokumentu honetan aipatutako arriskuak, eta bereziki, kontuan izanik tresna horiei dagozkien liburuxkaren edukia, zeinak erregistratuta eta eskuragarri egon behar duen Merkatuko Baloreen Batzorde Nazionalean (dagokion Merkatuaren Zuzendaritza Sozietatean ere eskuragarria eta zuzenean erakunde komertzializatzaileen eta aipatutako tresna finantzarioen jaulkitzaileen bitartez; azken hori, liburuxkan agertzen den informazioaren arduraduna izango delarik: Balore-merkatuaren Legearen 28. artikulua).

    Bezeroak kontuan izan beharko du erreferentzia egiten zaien tresna finantzario eta balore higikorrak, bere inbertsio-helburu edo jaulkipen datan duen egoera finantzariorako desegokiak izan daitezkela, eta horregatik gomendatu egiten zaio BEZEROARI aldizka berrikus dezan bere profil inbertitzailea eta informa dezan PROFIM edozein aldaketaren inguruan, eta kasu horretan, dagokion erakunde finantzarioari. PROFIMek ez du bermatzen emaitza jakinik eta BEZEROARI jakinarazten dio aurreko gomendioetako asmatzeek ez dutela esan nahi etorkizuneko gomendioetan asmatuko denik eta inbertsioen errentagarritasun historiko edo igarotakoek ez dutela bermatzen etorkizuneko errentagarritasun edo emaitzik. Espreski jakinarazten zaio BEZEROARI dokumentu honen bitartez, tresna finantzariotan egindako edozein inbertsiok inbertitzaileak aurretik ezagutu beharreko arriskuak dituela, esaterako, egindako inbertsioaren galera (guztizkoa ere izan daiteke).

    Errentagarritasun edo emaitzekin zerikusia duen edozein informazio, kontuan izan beharreko datuak besterik ez dira izango baina inoiz ez dira garrantzitsuena izango, eta edozein kasutan, aurreko hamabi hilabeteetan eta bost urte arteko epealdiei egin behar diete erreferentzia, kasuaren arabera, eta espreski ohartarazi behar dute igarotako emaitza edo errentagarritasunei dagokien edozein kopuru edo etekin historiko ez direla etorkizuneko errentagarritasun edo emaitzen adierazle fidagarriak. Dibisen kasuan, espreski ohartarazten zaio BEZEROARI etekinaren handitze edo murrizketak kontuan izan beharko dituela diru-gorabeheren arabera. Egindako edozein gomendio edo aurreikuspen, inolaz ere ez dira izango etorkizuneko emaitz edo errentagarritasunen lortzearen adierazle fidagarria.

    Edozein agintari eskudun zitatzean ez da pentsatu behar horrek erreferentzia egiten dien zerbitzu eta produktuak onartu edo babesten dituenik.

  • Kontratazio-baldintzak
  • Atal honetan, eskura duzu kontratazio-baldintzen azken bertsioa, eta bertan ezagutu ahal izango dituzu PROFIM eta bere bezeroen arteko harremana arautzen duen kontratu motaren alderdi funtsezkoak (derrigortutako aldeak; alderdiak hitzemandako betebeharrak; erakundeak bere bezeroen eskura jarri behar duen informazioa; pizgarrien politika; tarifak; alderdiek aldatze edo hutsaltzearekin zerikusia duten klausula espezifikoak; bezeroaren ezagutzari, egoera finantzarioari eta inbertsio-helburuei buruzko informazioa eguneratzeko prozedura; eta abar…).

    Gure edozein zerbitzu kontratatu aurretik, aurretiko dokumentazioa jasoko duzu eta bertan informatu egingo zaitugu xehetasunez baldintza guztiei buruz, oso garrantzitsua izanik pertsonalki erantzutea egokitasun testean egindako galderei, zeinaren emaitzek ahalbidetu egingo diguten gure aholkularitza zure profil inbertitzailera egokitzea.

    Deskargatu kontratu motaren eredua.