arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Funtsetan inbertitzea

Zure ondarearentzat bidezkoa den errentagarritasuna lortzea, zure arrisku-profilera egokitua.

Tresna errentagarriak

Inbertsio-funtsak horietan inbertituz gero abantaila ugari eskaintzen dituzten finantza-produktuak dira. Besteak beste, gardenak dira (CNMVk araututa daude), sarrera eta irteera erraztasunak eta zerga-onurak dituzte eta gainera gure zorroa dibertsifikatzen uzten digute.

 

Zergatik inbertitu funtsetan?


DIBERTSIFIKAZIOA

Inbertsio-funtsek arriskuak dibertsifikatzea ahalbidetzen duten merkatuko edozein egoeratan. Beti dago aktibo, herrialde edo dibisa bat irabaziak lortzeko. Edozein aktibo-motetara sartzea ahalbidetzen dute (errenta finkoa, errenta aldakorra, dibisak, deribatuak, etab.) eta edozein eremu geografikoetara ere bai (Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Asia, Latinoamerika, Afrika), erraz eta inbertsio horiek zuzenean egiteak suposatuko lituzkeen baino kostu baxuagoekin.

Merkatu bakoitzean egindako inbertsioak kudetzaile espezialista onenek aztertzen dituzte.



Fiskalitatea

Tratamendu fiskal onena duen finantza-produktua da. Zergak ordaindu gabe funtsez alda dezakegu eta horrek inbertsio-erabakiak hartzeko malgutasun handia ematen die. Atzeratu egin dezakegu zergen ordainketa itzultzea egin artea, hau da, politika finantzario-fiskal eraginkorra erabil dezakegu.



Segurtasuna

Aurreztailearentzako produkturik seguruena da, ondarearen titularrak baitira partaideak eta horregatik, erakunde kudeatzailearen porrotaren aurrean, aktibo guztiak babestatuta daude finantza-erakundearen balantzeetatik at daudelako. Hori ez da gertatzen bestelako finantza-produktuetan; esaterako, gordailu edo bonuetan.

Dibertsifikatutako funtsen zorro baten bitartez gure ondarearen arriskua murrizten dugu, funtsek gure inbertsioak dibertsifikatzen uzten digutelako inbertitzaile bakoitzaren profilaren, horren egoera pertsonalaren eta merkatu eta aktibo desberdinen aurreikuspenen arabera.



Likidezia

Noiznahi likidezia lortu ahal izango duzu eta zure ondarea eskuratu ahal izango duzu, itzultzearen edo partaidetzen salmentaren bitartez, epemugara arte itxaron gabe. Abantaila garrantzitsu bat konparatzen badugu beste finantza-tresna batzuekin, esate baterako, gordailuak, egiturak, bermatutako funtsak edo errentagarritasuneko helburuen funtsak, iraungitzeagatik itxaron behar diren edo bestela zigorra jasotzen dutenak.

 

Interesatzen zait eta informazio gehiago nahi dut.

Zurekin harremanetan jartzea nahi duzu? Utzi zure datuak eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Sartu hemen zure datuak.