arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Legezko oharra


Web honen jabea PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. (IFZ: B81421273) da. Finantza-aholkularitzako zerbitzuak ematen ditu. Helbide Soziala: Madrid – C/ Barbara de Braganza, 6, 3º izq. (C.P. 28014) (España-Spain). Madrileko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago, 10881 liburukian, 0. liburuan, 85. folioan, 8. atalean, M-171760 orrian.

PROFIMek Bartzelonan (C/ Mallorca nº 237, bis, 5º 1º C.P. 08008) eta Bilbon (C/ Juan Ajuriaguerra, nº 48 C.P. 48009) ditu bulegoak.

PROFIM enpresan partaidetza du Caja de Arquitectos S.Coop. de Crédito (Arquia Banca) sozietateak. Haren helbidea Barquillo, 6. 28004 Madrid (España) da; IFK: F08809808. Espainiako Bankuaren Erregistroan jasota dago 3183 zenbakiarekin, baita Bartzelonako Merkataritza Erregistroan ere, 20161 liburukian, 1. folioan, B-2363 zenbakiko orrian.

PROFIMek emandako inbertsio-zerbitzuei dagokienez, jakinarazten da finantza-aholkularitza ematen duen enpresa bat dela, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) horretarako gaitu duen baimenen Erregistroan jasota dagoela 26. zenbakiarekin.

PROFIMek honako hau jakinarazten die bere bezeroei eta publikoari, oro har: organo eta prozedura egokiak dituela prest eta ezarrita, kapitalak zuritzea prebenitzeari eta terrorismoaren finantzaketa saihesteari dagokienez, bat etorriz apirilaren 28ko 10/2010 Legearekin (2010/04/29ko BOE) eta maiatzaren 5eko 304/2014 Errege Dekretuarekin (2014/05/06ko BOE).

  • Legezko zehaztapenak eta sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak

  • Baldintza orokor hauek arautzen dute Web honetarako sarbidea eta erabilera. PROFIM da erabateko titularra, eta dohainik jartzen du Interneteko erabiltzaileen eskura. Bertara sartzeak berekin dakar baldintza hauen onarpena, erreserbarik gabe. «Cookiei buruzko politika» 10. puntuan aurkituko duzu.

    Web honetan eskainitako edozein zerbitzuren erabilera, gainera, kasuan-kasuan zehaztutako baldintza berezi eta legezkoek arautuko dute.

    Mesedez, irakurri arretaz legezko zehaztapenak eta Web honen nahiz bertan jasotako informazioaren sarbide eta erabilera baldintza orokorrak:

    • Web honen edukiaren asmoa informatzea da soilik; ez dakar kontratazio-eskaintzarik, informazioa ez da loteslea izango PROFIM Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.rentzat (aurrerantzean, «PROFIM), eta hark aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal izango du. PROFIMek ez du bere gain hartuko erantzukizunik Web honetako informazioan akatsak, aldaketak edo omisioak badaude: ez datuak ohiko prozeduren bidez eman direnean, ez informazio hori ematen duten iturrietarako sarbidea edo erabilera bidegabea izan denean, ez eta informazioa denbora errealean egokitu ez denean ere. Beraz, PROFIM eta haren langile nahiz zuzendariak ez dira izango erantzule inguruabar horien ondorioz inolako kalterik edo galerarik eragin bada, edozein dela ere.
    • Webgunera sarbide osoa edo partziala izateagatik, erabiltzailetzat hartuko zaizu, eta aurrez ulertuko da onartu egiten dituzula legezko zehaztapen eta sarbide eta erabilera baldintza orokor guzti-guztiak (ikus sarbide baldintza orokorrak). Litekeena da Web honetako zenbait orrietarako sarbidea mugatua izatea, herrialdeetako jurisdikzio desberdinen lege eta xedapenak direla eta. Zu inguruabar horretan bazaude, ez zaizu erabiltzailetzat hartuko, eta bertan behera utzi beharko duzu Web honetarako sarbide osoa edo partziala.
    • Web honetan jasotako informazioaren xedea egoitza Espainian duten edo Espainiatik sartzen diren pertsona fisiko eta juridikoak dira (aurrerantzean, «erabiltzaileak»); beraz, PROFIMek uko egiten dio erantzukizun orori, erabiltzaileak beste herrialde batzuetatik sartzen badira eta erabilera herrialde horretako arauen aurkakoa bada.
    • Web honetako edukien helburua informatzea da soilik; ez dakarte ezein produktu edo zerbitzu salerosteko eskaintzarik, ezta salerosteko eskaerarik ere, eta PROFIMek aurrez jakinarazi gabe aldatu edo ezeztatu ahal izango ditu. PROFIM ez da erantzule izango une jakin batean desberdintasunik badago bere dokumentuen bertsio inprimatuaren eta Webgunean argitaratutako bertsio elektronikoaren artean. Mifid atalean, PROFIMei buruzko lege-informazio guztia aurkituko duzu bere bezeroei ematen dien inbertsio-zerbitzuari dagokionez.
    • Web honek PROFIMen finantza-argitalpen edo -txostenak (ez-lotesleak) eskuratzeko sarbidea izan edo eman dezake. Jurisdikzio edo foru batzuetan informazio hori ezin zaio banatu edo hedatu, ez zuzenean ez zeharka, zenbait banako edo pertsonari, eta beraz, litekeena da argitalpen horietarako sarbidea ukatzea edo, hala badagokio, murriztea. Material hau ez da hartu behar inbertsio-funtsen partaidetzak edo beste edozein motako finantza-tresnak edo balore higigarriak saltzeko eskaintzatzat edo erosteko eskaeratzat. Web honetan jasotako iritziak eta/edo edukiak aldatu egin daitezke, baita deuseztatu ere, aurrez jakinarazi gabe. Erabiltzaileak Web honetara sartzeko erabakia hartzen badu, zerbitzuak saldu, erosi edo erabiltzeko asmoz, dagokion produktu edo zerbitzuari buruz eskuragarri dagoen informazio publikoa hartu beharko du oinarri eta, hala badagokio, kontuan hartu beharko du erregistratutako legezko informazio-liburuxkaren edukia. Dena delako merkatua arautzen duen organismoan eta dagokion konpainia jaulkitzailean eskuratu ahal izango du.
    • PROFIMek beretzat gordetzen du edozein unetan Webeko edukia, estekak edo haren bidez lor daitekeen informazioa, baldintza hauek barne, aurrez jakinarazi gabe eguneratu, aldatu, eten, ezeztatu edo murrizteko eskubidea.
    • PROFIMek ez du inola ere bermatzen Weberako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik eta, hortaz, ez da inola ere erantzule izango kalterik, galerarik (zuzenean nahi zeharka), erreklamaziorik edo gasturik eragiten bada, edonolakoa izanik ere, Web hau edo bertan eskuratutako edo lortutako Informazioa erabiltzearen ondorioz, informatikako birusen, akats operatiboen nahiz zerbitzu edo transmisioan izandako etenen ondorioz, edo linean izandako akatsen ondorioz; Weba erabiltzeak, dela zuzeneko konexio bidez, dela esteka bidez edo beste edozein bitartekoren bidez, esan nahi du aukera horiek gerta daitezkeela ohartarazi zaiola erabiltzaileari.
    • Debekatuta dago Webaren bidez helaraztea edo bidaltzea legez kanpoko nahiz bidegabeko edukiak, informatikako birusak eta, oro har, PROFIMen edo hirugarren batzuen eskubideen gain eragiten duten edo horiek urratzen dituzten mezuak. Era berean, erabiltzaile guztiei debekatzen zaie publizitatea, promozio-materialak, edo zerbitzuak eskaintzeko beste edozein modu bidali nahiz helaraztea, «junk-mailak», «spama» eta abar barne.
    • PROFIMek ez du bere gain hartuko esteka bidez lotutako besteren webguneen erantzukizunik, ezta hirugarren batzuek eskuragarri jarritako ezein edukiren erantzukizunik ere. Erabiltzaileak bere borondatez erabiltzen ditu besteren webguneetarako estekak edo sarbideak, eta berak soilik hartzen du arriskua bere gain. PROFIMek ez du gomendatzen edo bermatzen hirugarren batzuengandik lortutako informaziorik, eta ez du bere gain hartuko erantzukizunik, baldin eta galerak, erreklamazioak edo kalteak gertatzen badira esteka bat edo haren bidez lortutako informazioa ondo zein gaizki erabiltzeagatik (beste esteka edo web batzuk barne), edo zerbitzua edo sarbidea eten delako, edo esteka bat ondo zein gaizki erabiltzen saiatzeagatik, Web honetara sartzean nahiz informazioa Web honetatik beste web batzuetara joanda eskuratzean.

  • Informazioa eta kontratazioa

  • Web honek ez du, inola ere, banan-banako inbertsio gomendio edo aholkurik ematen; ez du aholkularitza legalik, fiskalik edo bestelakorik ematen, eta bertan jasotako ezer ez da hartu behar inbertsioak egiteko edo erabakiak hartzeko oinarritzat. Era berean, Web honetan jasotako informazioa erabilera orokorra izateko argitaratzen da, eta ez ditu kontuan hartzen inoren inbertsio helburu espezifikoak edo finantza-egoera edo beharrizan bereziak. Finantza-tresna batean edozein inbertsio egiteko erabakia hartu aurretik, aholkularitza profesional egokia eta berariazkoa lortu beharko zenuke, eta profesional horrek aurretiaz ebaluatu beharko lituzke zure esperientzia, ezagutzak eta finantzen egoera, egokitasun-test baten bitartez. Inbertsioen balioak gora edo behera egin dezake, eta inbertitzaileak inguruabar hori onartu behar du, baita inbertitutako zenbatekoa osorik edo hein batean ez berreskuratzeko arriskua badago ere. Era berean, iraganeko errentagarritasunen berri ematean ez da hitz ematen, ezta bermatzen ere, etorkizuneko errentagarritasunik.

    PROFIMek bezeroei arreta emateko zerbitzu bat du eta haren bidez erantzungo die, bai ematen duen inbertsio-zerbitzuari buruzko informazio-eskaera guztiei, bai bezeroekiko harremanaren ondorioz finantza-aholkularitzaren alorrean agertzen diren kexa edo erreklamazio guztiei. Zuzenean jo dezakezu Zerbitzu horrengana Web honetan horretarako jarri den estekaren bidez.

    Web honetako edukien helburua informatzea da soilik; ez dira inoiz ere erabili behar salmenta-eskaintza gisa, erosketa-eskaintza baten eskaera gisa edo beste edozein transakzio egiteko gomendio gisa, eta ez dira halakotzat hartu behar ere ez, berariaz horrela adierazi ezean. Erosteko edozein erabaki hartzeko, hartzaileak edo erabiltzaileak kontuan hartu beharko luke baloreari (edo finantza-tresnari) buruz eskuragarri dagoen informazio publikoa eta, hala badagokio, CNMVn erregistratutako liburuxkaren edukiari erreparatu beharko lioke. Erakunde horretan bertan, dagokion Merkatuaren Sozietate Zuzentzailean eta sozietate jaulkitzailearen nahiz merkaturatzailearen bidez eskuratu daiteke liburuxka.

    PROFIMek ematen dituen zerbitzuak kontratatzeko, konpainiak horretarako emandako dokumentauak izenpetu behar dira, bereziki, eta aldez aurretik, egokitasun-testa.

    Web honetan jasotako finantza-informazio guztiak bertan agertzen den aldiari egiten dio erreferentzia, eta fidagarritzat jotako iturrietatik lortu da. PROFIMek ahalegin handienak egin ditu eta taxuzko zereginak bete ditu bertan jasotako informazioa zuzena dela bermatzeko; hala ere, PROFIMek ez du bermatzen doia eta osoa izango denik, beraz, ez da eduki behar halakoa izango den uste osoa. Aurrez jakinarazi jabe aldatu edo ezeztatu ahal izango da, eta PROFIMek ez du hartuko erantzukizunik, ez informazio horretan izan daitezkeen akatsen gain, ez eta inbertsio-fondoen erakunde kudeatzaileek nahiz gainerako erakunde erantzuleek, adibidez, finantza-tresnen jaulkitzaileek, egin ditzaketen akatsen gain ere. Web honek ez dakar berekin erosi, saldu, harpidetu edo negoziatzeko eskaera, gonbidapen edo eskaintzarik, ez inbertsio-fondoei dagokienez, ez beste finantza-tresna edo balore higigarriei dagokienez. Inbertsio-fondoak edo, hala badagokio, finantza-tresnak edo balore higigarriak salerosteko edozein erabaki hartzen badu Web honen erabiltzaileak, edonolakoak direla ere eta Web honetan aipatutakoak izan arren, inbertitzaile bakoitzaren erabaki pertsonala izango da hori, eta hura hartzeko betiere kontuan hartu beharko luke inbertsio-funtsari, finantza-tresnari edo baloreari buruz eskuragarri dagoen informazio publikoa, baita, hala badagokio, finantza-tresna horiei dagokien liburuxkaren edukiari erreparatu ere. Liburuxka CNMVn erregistratuta eta bertan eskuragai egon behar du (dagokion Merkatuaren Sozietate Zuzentzailean ere eskuragai egon behar du, eta zuzenean eskuratu ahal izan behar da finantza-tresna horiek merkaturatzen eta jaulkitzen dituzten erakundeen bidez, azken hori izanik liburuxkan agertzen den informazioaren erantzule: Balore Merkatuen Legearen 28. artikulua). PROFIMek ez du emaitza zehatz bat bermatzen. Erabiltzaileak ongi jakin behar du iraganeko gomendioetan asmatu izanak ez duela esan nahi etorkizuneko gomendioetan ere asmatuko denik, eta inbertsioek iraganean edo historikoki izandako errentagarritasunek ez dutela bermatzen etorkizuneko errentagarritasunik edo emaitzarik. Berariaz jakinarazten da finantza-tresnetan egindako inbertsio orok dituela arriskuak, esate baterako, egindako inbertsioaren galera, eta inbertitzaileak aurrez ezagutu behar dituela. PROFIMek ez du bere gain erantzukizunik hartuko informazioan akatsik badago eta, bereziki, ez du inolako erantzukizunik hartuko Web honetako informazioa erabiltzen duen inork (zuzenean nahiz zeharka) edonolako ondare-galerak edo kalteak izan baditu. Webean errentagarritasunei edo emaitzei buruz agertzen den informazio guztia kontuan hartu beharreko datu bat da soilik, baina inoiz ere ez garrantzitsuena eta, nolanahi ere, aurreko hamabi hilabeteen eta bost urteen arteko aldiei dagozkie, kasuan-kasuan. Berariaz ohartarazten dizugu iraganeko emaitzei edo errentagarritasunei edo etekin historikoei buruzko edozein zifra ez dela etorkizuneko errentagarritasunen edo emaitzen adierazle fidagarria. Dibisei buruzko informaziorik agertzen bada, erabiltzaileari berariaz ohartarazten zaio kontuan hartu beharko duela etekinak gora edo behera egin dezakeela monetaren gorabeheren arabera. Gomendiorik edo aurreikuspenik egiten bada, ez da izango, inola ere, etorkizunean lortuko diren emaitza edo errentagarritasunen adierazle fidagarria. Web honetan agintari eskudunen bati aipamena egiteagatik ere, ez da ulertu behar haren oniritzia edo babesa dutenik aipatzen diren zerbitzu eta produktuek.

    Webean hirugarren batzuen txostenak, iruzkinak, oharrak eta iritziak jaso daitezke. PROFIMek ez du onartuko eta, beraz, ez du bere gain hartuko erantzukizunik, baldin eta zuzenean nahiz zeharka kalteak, okerrak edo galerak eragiten badira hirugarrenen informazio, argitalpen edo analisien erabileraren ondorioz. Halaber, Web honetako ezein erabiltzailek ezingo ditu kopiatu, erreproduzitu, banatu edo argitaratu informazio horiek.

    PROFIMek emandako zerbitzuei buruz Webean agertzen diren prezio guztietan, aplikatzekoak izango dira legez ezarritako zergak. PROFIMek xehekako bezeroei aplikatzen dizkien tarifa ofizialak Web honetan eta CNMVn argitaratuta daude.

  • Jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak

  • PROFIM da Web honen jabe bakarra. Aurkakoa adierazi ezean, PROFIMenak dira, eta ez beste inorenak, jabetza intelektualeko eskubideak eta honako hauek ustiatu eta erreproduzitzeko eskubideak: Web hau, iturburu-kodea, nabigazio-egitura, datu-baseak, bertan jasotako elementuak, web-orriak, pantailak, bertan jasotako informazioa, itxura eta diseinua, baita bertako estekak ere. Orri hau osatzen duten izendapen, bereizgarri, diseinu eta/edo logotipo guztiak behar bezala erregistratutako markak dira. Legezko titularra ez den beste edonork bidegabeki erabiltzen baditu, esetsi ahal izango zaio, indarrean den legeriarekin bat etorriz. Besteren jabetza intelektualeko eskubideak eta markak behar bezala nabarmendu dira eta Webera sartzen den orok errespetatu beharko ditu. Erabat debekatuta dago Web honetako informazioa, edukia edo ohartarazpenak erreproduzitu, helarazi, aldatu edo ezabatzea, PROFIMek aurrez eta idatziz horretarako baimenik eman ezean.

    Web honetara sartzeak ez die eskubiderik ematen erabiltzaileei, ezta Webean jasotako edukien jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideen gaineko titulartasunik ere, inondik inora. PROFIMek beretzat gordetzen du jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideak urratzen edo hausten dituzten erabiltzaileen aurka legez dagozkion neurriak hartzeko aukera.

    Web honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, birsaltzen bada, edo baldintza hauetan azaltzen diren eskubideak kaltetzen badira, Espainiako legeriaren arabera dagozkion erantzukizun zibil eta penalak eskatu ahal izango dira.

    Hirugarrenek PROFIMen Webera estekatu nahi badute, orri nagusira edo hasierakora estekatu beharko dute betiere, PROFIMek idatziz horretarako baimena eman eta gero.

  • Aplikatzekoa den legeria eta eskumena

  • Legezko zehaztapen eta baldintza orokor hauetarako, Espainiako legeria egongo da indarrean. Erabiltzailea eta PROFIM berariaz jartzen dira Madril hiriburuko (Espainia) Epaitegi eta Auzitegien mende, legokiekeen beste edozein eskumeni uko eginik.

    © PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. (2014). Eskubide guztiak erreserbatuak.