arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Bezeroentzako arreta


Bezeroentzako arreta

PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.-ek, aurrerantzean "PROFIM" deituko dugu, bezeroarentzako arreta-zerbitzua du eta horren betebeharrak dira bere bezeroen kexa eta erreklamazioen izapideak egitea eta ebazpena. Bezeroak horiek gure bulegoetan entrega ditzake edo bestela hurrengo helbidera bidal ditzake:

Servicio de Atención al Cliente de PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L.
Arret. Silvia Hernández Ortiz andrea
Barbara de Braganza kalea 6, 3. Ezkerra
PK 28014 MADRIL
Tel: 91 521 11 25 Faxa: 91 523 06 87
Helbide elektronikoa: atencionalcliente@profim.es

Behin erreklamazioa PROFIMen bezeroarentzako arreta-zerbitzuan jarri ostean, erantzuna ez bada zuzena izan, edo erreklamazioa aurkeztetik bi hilabeteko epea igaro bada erantzunik jaso gabe, bezeroak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko (CNMV) Zerbitzu Finantzarioen Bezeroen Defentsarako Mandatarira zuzendu ahal izango du, horren Inbertitzailearen arreta-bulegora, hain zuzen, eta horren aurrean bere kexa edo erreklamazazioa zuzendu ahal izango du, horretarako emandako formularioaren bitartez, hurrengo helbidera bidaliz:

CNMVren Inbertitzaileen Saila
Edison kalea 4, 28006, Madril.

Gogoratu Sail horretara jo aurretik, araudiak bezeroa derrigortzen duela aurretik erakundearen bezeroarentzako arreta-zerbitzura joan izana frogatzea.

PROFIMek bezeroarentzako defentsarako araudia du eta hori kontsulta dezakezu kexa edo erreklamazio bat jarri aurretik.

Bezeroaren gardentasuna eta babesaren araudiari erreferentzia eginez, PROFIMek informatu egiten dizu bezeroekin duen bere harremanetan hurrengoen arabera jarduten duela: Balore Merkatuen uztailaren 28ko 24/1988 Legearen arabera; Inbertsio-zerbitzuen enpresetako araudi juridikoaren otsailaren 15eko 217/2008 Errege-Dekretuaren arabera; Bezeroarentzako arreta Departamentuei eta Zerbitzuei eta erakunde finantzarioen bezeroaren defendatzaileari buruzko, martxoaren 11ko, ECO/734/2004 agindua; Azaroaren 16ko ECC/2502/2012 Agindua, erreklamazioak aurkezteko prozedurari buruzkoa; Azaroaren 16ko Legegintzazko 1/2007 Errege Dekretua. Beraren bidez, ontzat eman ziren Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta osagarrizko bestelako legeak, esaterako, Merkatu Baloreen Batzorde Nazionalaren abenduaren 12ko 7/2011 Zirkularra, tarifa eta kontratu-motei buruzko informazio-liburuxkei buruzkoa eta gainontzeko legezko xedapenen arabera, aplikagarriak diren izaera orokor edo sektorialen arabera.

Deskargatu: Erreklamazio-eredua 

Deskargatu: Bezeroen Defentsarako Araudia 

© PROFIM, Asesores Patrimoniales, Empresa de Asesoramiento Financiero, S.L. (2014). Eskubide guztiak erreserbatuak.